EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Posta bidezko botoa

'Nik ezingo dut bozkatu'

Posta bidezko botoa egiteko dokumentazioa urriaren 1etik 14ra bidaliko dute, eta eskakizuna egin dutenek bakarrik jasoko dute.

Hautesleak botoa kutxetan sartzen. Argazkia: EFE
Hautesleak botoa kutxetan sartzen. Argazkia: EFE
Hautesleak botoa kutxetan sartzen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 21ean izango diren EAEko hauteskundeetan posta bidez bozkatu nahi duten hautesleek urriaren 11ra arte egin dezakete eskakizuna eta Hauteskunde Errolda bulegoek dokumentazioa urriaren 1etik 14ra bidaliko dute, eta eskakizuna egin dutenek bakarrik jasoko dute.

Hori da, hain zuzen ere, Laudioko bizilagun batek izan duen arazoa. "Tailandiara noa eta urriaren 21ean kanpoan izango naiz. Posta bulegoan hauteskunde erroldaren bulegora jo behar nuela esan zidaten eta, bertan, Espainiatik kanpo bidaiatu behar nuenez atzerriko herrialdearen enbaxadari eskakizuna faxez bidaltzeko eskatu behar niola eta dokumentazioa Espainiaren Tailandiako enbaxadan jasoko nuela argitu zidaten, baina ni ez naiz beti leku berean izango eta, hortaz, ezin izango dut bozkatu", esan du.

Kaltetuak notario-ahalorde batekin gurasoei bere ordez bozkatzeko almena eman nahi izan dien arren, hauteskunde legearen arabera, gaixotasun edo ezgaitasun bat dutela baieztatzen duen txosten medikua duten pertsonek bakarrik dute eskubide hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea