EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Hautagaitza
Atzerritarrek euren boto eskubidea eskatuko dute hautagaitza batean
Dora Saldaña da Ongi Etorri plataformako zerrendaburua. Foru eta Udal hauteskundeetan ere hautagaitza aurkeztu zuten, baina ez zuten arrakasta handirik lortu (180 boto).
Erredakzioa
Urriaren 21eko EAEko hauteskundeeetan izango den beste hautagaitza bat aurkeztu dute gaur. Ongi Etorri izeneko hautagaitzaren helburua etorkinen eskubideen urraketa salatzea izango da.
Dora Saldaña (jatorri kolonbiarra duen espainiarra) da zerrendaburua. Foru eta Udal hauteskundeetan ere hautagaitza aurkeztu zuen Ongi Etorri plataformak baina ez zuen arrakasta handirik lortu (180 boto).
Arabako SOS Arrazakeria plataformak bultzatu du ekimena. Lehen saiakerak atzerritarren boto eskubideari buruzko eztabaida irekitzeko balio izan zuela adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.
Urriaren 21eko hauteskundeetako alderdi handiekin leían aritzeko asmorik ez dutela azaldu dute. Horren ordez, atzerritarrek bizi diren eta lan egiten duten herrialdean bozkatzeko eskubideari buruzko eztabaida eragin nahi dute.