EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde programetarako

Murrizketei aurre egiteko neurri zehatzak igorri dizkie ELAk alderdiei

Sindikatuaren hitzetan, gizartea ''larrialdi egoeran'' dago, eta, hori dela-eta, egoerari aurre egiteko neurri zehatzen zerrenda igorri diete hautagaiei. Alderdiekin biltzea espero du ELAk.

Murrizketei aurre egiteko neurri zehatzak igorri dizkie ELAk alderdiei. EFE
Murrizketei aurre egiteko neurri zehatzak igorri dizkie ELAk alderdiei
Murrizketei aurre egiteko neurri zehatzak igorri dizkie ELAk alderdiei. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Murrizketei aurre egiteko neurri zehatzak igorri dizkie ELA sindikatuak urriaren 21ean EAEko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiei. Murrizketen politikaren norabidea aldatu eta egungo egoera ekonomikoari aurre egitea da helburua, gizartea ''larrialdian'' baitago, ELAren hitzetan.

Datozen egunotan, alderdi politikoen erantzuna jasotzea espero du sindikatuak, eta alderdi horietako ordezkariekin biltzea, neurriak eztabaidatzeko. Halaber, proposamen horiek alderdiek hauteskundeetan aurkeztuko dituzten programetan jasotzea nahi du ELAk.

ELAk proposatutako neurriak

Murrizketak eta defizit publikoaren muga ez onartzea eta Abiadura Handiko Trenaren lanak gelditzea dira proposamenetako batzuk.

Halaber, Euskadin ''enplegu politika propioa'' garatzea proposatzen du ELAk, ''Espainiako Gobernuaren baldintzapean'' ez egoteko. Bestalde, ''langabezian dauden pertsona guztien beharrak'' aseko dituzten prestazioak ematearen alde agertu da.

Osasun eta hezkuntza mailan gastua handitzearen aldekoa da ELA, eta ''dependentzia egoera guztientzako laguntza'' eta ''etxebizitzen alokairu soziala'' bermatzea ere eskatu du.

Politika fiskalari dagokionez, ELAk uste du hiru aldundiek egindakoa baztertu behar dela. Sindikatuaren ustez, azken urteotan errentarik handienen zergak murrizteko onartutako neurri guztiak atzera bota behar dira.

Zor publikoaren esparruan, irregulartasunik izan den argitzeko ''ikuskaritza'' eskatu du ELAk, eta kutxen legea aldatzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea