EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:06

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Elkarrizketa Radio Euskadin

Legebiltzarrak zerga sisteman erabaki ahal izatearen alde egin du PSEk

Erredakzioa

Jaurlaritzak aurrekontuaren % 70 kudeatzen duen neurrian, ''diru sarreretan ere'' esku hartu ahal izatea ''beharrezkoa'' jotzen du Aresek.

  • Rodolfo Ares, PSE-EEko hauteskunde kanpaina arduraduna

    Rodolfo Ares, PSE-EEko hauteskunde kanpaina arduraduna. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrak zerga sisteman erabaki ahal izateko ahalmena izatearen alde egin du astelehen honetan Rodolfo Ares PSE-EEko hauteskunde kanpainaren arduradun eta Herrizaingo sailburu ohiak. Egun lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiek dute ahalmen hori.

Eusko Jaurlaritzak aurrekontuaren % 70 kudeatzen duen neurrian, ''diru sarreretan ere'' esku hartu ahal izatea ''beharrezkoa'' jotzen du Aresek,  ''Boulevard'' Radio Euskadiko saioan egin duen elkarrizketan azaldu duenez.

PSEko ordezkariaren hitzetan, ''herriaren alde'' egin nahi baldin bada, Legebiltzarrak zerga sisteman erabakiak hartzeko ahalmena izan beharko du, zerga kontuetan koordinazio handiagoa egon beharko litzateke eta Foru Aldundiek zergen kudeaketari arreta handiagoa larri beharko diote.

Bildu ere barkamena eskatzera deitu du Aresek

Arnaldo Otegiren hitzak ''bere egin'' eta ''barkamen eskaera argia'' egitea eskatu dio Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiari Rodolfo Aresek. ''Politika jardunean'' EH Bilduk adierazpen horiek ''bere egitea''espero du Aresek, eta, halaber, ''koalizio horren parte handi bat denBatasunako munduak hanka sartze oso handiak egin zituela onartzea'' espero duela esan du sailburu ohiak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena