EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Greba orokorra

Bildu eta Aralar: 'Rajoyren neurriek erakundeak mezprezatxen dituzte'

Agerraldi batean, Bildu eta Aralarreko ordezkariek deia egin dute erakundeetatik Espainiako Gobernuak “inposatzen dituen neurriei” aurre egiteko.

EH Bildu koalizioko zerrendaburuak. Argazkia: EITB.
EH Bildu koalizioko zerrendaburuak. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu eta Aralarreko kargu publikoek bat egingo dute irailaren 26ko greba orokorrarekin Mariano Rajoy “murrizketei eta inposaketei erantzuteko”, gaur iragarri dutenez.

Agerraldi batean, Bildu eta Aralarreko ordezkariek deia egin dute erakundeetatik Espainiako Gobernuak “inposatzen dituen neurriei” aurre egiteko.

“PPren esku dagoen Gobernua herritarren kontra inoiz hartu diren murrizketa eta neurri ekonomiko larrienak inposatzen ari da boterean dagoenetik. Eta oraindik gehiago iragarri dituzte”, gaineratu dute.

Adierazi dutenez, “urteetako lanaren eta borrokaren bidez lortutako eskubideak ezerezean uzten ari dira, gizartean pobrezia eta egoera larriak sortuz. Era berean, sektore publikoa desegiteko eta pribatizatzeko apustua egiten dute”.

Bildu eta Aralarren iritziz, Rajoyren Gobernuak onartutako murrizketek ez dute “inongo onura ekonomiko eta are gutxiago sozialik ekarriko”. “Alderantziz, hondamendira garamatzate, ekonomikoki eta sozialki”, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea