EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Kanpainaurrea
UPyD: 'PSE eta PP EAJrekin ituna sinatzeko irrikaz daude'
Katalunia eta Euskadi “abertzaleen desafioa” pairatzen ari direla ohartarazi du Gorka Maneirok. Haren ustez, abertzaleen helburua “sakabanaketa eta bazterketa” da.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak abertzaleak "aseezinak" direla adierazi du, eta PSEk eta PPk "abertzaleen tesiak" bere gain hartu dituztela uste du. "Euskadiko abertzaleen kopurua hazten doan bitartean euskal gizarteak kalte handiak sufrituko ditu", ohartarazi du.
UPyDko lehendakarigaiaren aburuz, "PSEren barnean dagoen euskaltasuna abertzaletasunaren anaia txiroa da", eta gaineratu du "norabidea galduta" dutela.
Bere alderdia "EH Bilduk eta EAJk irudikatzen duten hausturaren aurrean" egongo dela adierazi du Maneirok.
"Abertzaleen birusari aurre egiteko botika bakarra" UPyD dela baieztatu du Gorka Maneirok.