Itxi

X-autonomicas vascas-X

X-autonomicas vascas-X

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskunde-Batzorde

Hauteskunde-kanpainan 'zentsura' dagoela salatu du Ezker Anitza-IUk

Erredakzioa

Mikel Arana lehendakarigaiak salatu duenez, Ezker Anitza "komunikabide publikoetatik baztertzea" erabaki du Hauteskunde-Batzordeak, "Estatuko hirugarren indar politikoa bada ere".

  • Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

    Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaiak salatu duenez, "zentsura eta bazterkeria" dira nagusi euskal hauteskunde kanpainan, Hauteskunde-Batzordeak Ezker Anitza "komunikabide publikoetatik baztertzea" erabaki duelako, Ezker Anitza-IU "Estatuko hirugarren indar politikoa bada ere".

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan Aranak adierazi duenez, "bazterketa hau zuritzeko erabilitako argumentu juridikoa (2009. urtean Ezker Batua hauteskundeetara aurkeztu ez izana) gezurra da, eta hori alderdi politikoen erregistroan dago jasota".

"Hedabideetatik baztertuko gaituzte baina kalean egongo gara alternatibak daudela azaltzeko, politika egiteko bestelako formak ere daudela jakinarazteko", iragarri du Aranak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena