EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Aurre-kanpaina

Pastor: 'EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak porrot egiten du'

Urkulluk "ezkutatzen" duen kudeaketaren "esperimentu izugarria Bizkaian" dagoela esan du, eta bertan "murrizketak" eta "PPrekin akordioak" egin dituztela.

Pastor: 'EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak porrot egiten du'. Argazkia: Efe
Pastor: 'EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak porrot egiten du'.
Pastor: 'EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak porrot egiten du'. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak uste du legegintzaldi honetan "nabarmen" egin duela "porrot, EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak", eta horren "adibide garbiak" Bizkaian daudela azpimarratu du.

Bizkaiko PSE-EEren hautagaiak aurkezteko ekitaldian egin ditu adierazpenok Pastorrek. Rodolfo Ares, Isabel Celaa eta Idoia Mendia dira zerrendetan joango direnetako batzuk, eta bertan izan dira.

PSE-EEren bozeramailearen arabera, azken lau urteotan agerian geratu da "politika egiteko beste modu bat" badagoela eta Jaurlaritza abertzaleak "ez direla saihestezinak". Gainera, horrez gain, legegintzaldi honetan "nabarmen" egin duela "porrot EAJren ustezko kudeaketa gaitasunak", eta horren "adibide garbiak" Bizkaian daudela azpimarratu du.

"Iñigo Urkulluk esan du Bizkaiko ahaldun nagusia eredu dela lan eta konpromisoan. Badirudi Lehendakaritza lortu nahi duenaren eredua Jose Luis Bilbao dela. Jaurlaritzaren kontrako borrokalari sutsua, horretan ez du hutsik egiten. Baina bere arduretan bai, hor huts egiten du: diru-sarreren aurreikuspenetan adibidez. Iaz % 5etik gorako akatsa izan zuen, eta aurten, berriro, % 6-8 ingurukoa", salatu du Pastorrek.

PSE-EEren bozeramaileak adierazi duenez, "lotsarik gabe murrizten" ari da Bilbao eta gauza bera egingo du Urkulluk Jaurlaritzara iristen bada. "Ez dadila zalantzarik izan. Eskubideen eta zerbitzu publikoen eraistea ekarriko du. Hori bai, eusko labelarekin", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea