EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

ETArena giria

Agiria elkarrizketaren aldeko aldarria dela uste du Mintegik

EH Bilduko lehendakarigaiak Gudari Egunaren harira ETAk bidalitako agiria positiboa dela adierazi du.

Laura Mintegi, EH Bildu koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Laura Mintegi, EH Bildu koalizioko lehendakarigaia.
Laura Mintegi, EH Bildu koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Mintegi EH Bildu koalizioko lehendakarigaiak ‘Gudari Eguna’ren harira ETAk bidali duen agiriaz hitz egin du, gaur goizean, Bilbon egin den prentsaurrekoan. "Arazo politikoak konpontzera datorren elkarrizketaren aldeko edozein aldarri positiboa da, datorren tokitik datorrela ere", adierazi du Laura Mintegik. "Ildo horretan dago EH Bildu, eta hori da orokorrean munduan dagoen korrontea", gaineratu du.

Jarrera inmobilista izatearekin tematuta dauden gobernu edo erakundeak  "iraganean" daudela ohartarazi du Laura Mintegik. "Elkarrizketaren kultura eta akordioa, hori da etorkizuna", gaineratu du.

ETAk iraganeko akatsak zuzentzeko eta gabeziak gainditzeko eskatu dio ezker abertzaleari ostegun honetan bidali duen agirian. Aldi berean, talde armatuak esan du sufrimenduaren gurpilak jiraka jarraitzen duela. "Zauriak sendatzeko eta elkarrizketarako eta akordiorako guneak irekitzeko ordua da, guztion artean bake egonkor eta iraunkorra lortzeko", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea