EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

EAJk Lopezi: 'Zure Gobernua izan da historiako negoziorik txarrena'

Bizkaiko EAJko presidenteak "herritarrak beldurtzea" egotzi dio PSE-EEren lehendakarigaiari.

Andoni Ortuzar, gaur ETB-2n. EITB
Andoni Ortuzar, gaur ETB-2n. EITB
EAJk Lopezi: 'Zure Gobernua izan da historiako negoziorik txarrena'

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak independentziaren aurkako adierazpenekin "herritarrak beldurtzea" egotzi Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren hautagaiari.

"Egun on Euskadi" ETB-2ko saioan egindako elkarrizketan, Ortuzarrek hizpide hartu ditu Lopezek atzo independentziari buruz esandako hitzak. Hain zuzen ere, independentzia "historia oso negoziorik txarrena" dela esan zuen.

Hori horrela, historia osoko negoziorik txarrena "haren Gobernua" izan dela erantzun dio Ortuzarrek: "Garestiena izan da, zor handiena sortu duena, eta euskal herritarrak egoera zailenean utzi dituena".

Buruzagi jeltzaleak azaldu duenez, "orain CiUk abiatu duen bideak jada ibilia du EAJk", baina "babestu" egingo dute kataluniarrek erabakitzen dutena, betiere "paralelismoak sortu gabe".

"Guk Kataluniak ez duen bide bat ibili dugu. Estatu egiturak ditugu, Kontzertu Ekonomikoa, Ogasunak...", adierazi du.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak proposatutako eredu federalistari dagokionez, Espainiarentzat "konpobide ona" izan litekeela iritzi dio Ortuzarrek, "baina ez Kataluniarentzat eta Euskadirentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea