EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Langabeziaren datuak

EBk erakundeen arteko akordioa eskatu du, lanpostu publikoak sortzeko

Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaiaren iritziz, beharrezkoa da akordio zabal bat lortzea langabeziaren gorako joera iraultzeko.

Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaia. Argazkia: EITB
Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaia.
Raquel Modubar Ezker Batuko lehendakarigaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel Modubar EBko lehendakarigaiaren iritziz, "premiazkoa" da erakundeen arteko akordioa lortzea, lanpostu publikoak sortzeko eta langabeziaren gorako joera iraultzeko.

Euskal gizarteak "ezin du lanpostuak galtzen jarraitu", adierazi du Raquel Modubarrek astearte honetan argitaratu diren langabezia datuen harira. Izan ere, Euskadin 164.139 langabe daude dagoeneko eta irailean % 2,5 egin du gora langabeziak.

"Langabeziaren igoeraren ondorioz, kontsumoa jaitsi eta ekonomiaren suspertzea geldiarazten da, eta, ondorioz, ez da aberastasunik sortzen. Gurpil zorotik irteten ez bagara, denbora luzez egoera kritikoan jarraituko dugu", ohartarazi du EBko lehendakarigaiak.

Baliabide publikoak lanpostuak sortzeko, dependentzia dutenei laguntzeko eta ingurumena zaintzeko erabiltzeko eskatu du Modubarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea