EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Kanpainaren aurkezpena
'Abertzaleek irabazten badute izango dugunaren eredu da Gipuzkoa'
Rodolfo Aresek PSEk EAEko hauteskundeetarako egingo duen kanpaina aurkeztu du. Aresen aburuz, Bilduk "Gipuzkoa geldiarazi du, EAJren baimenarekin".
Erredakzioa
Rodolfo Ares PSEren kanpainaren koordinatzaileak esan duenez, Gipuzkoako Aldundia, Bilduren agindupean, eta euskarari buruz hartu dituzten erabakiak "abertzaleek irabazten badute izango dugunaren eredu dira".
"Independentzia berehala eraiki nahi duenaren eredua da, eurek nahi duten bezala izango den gizarte eredu bat nahi duenarena", esan du. Aresen aburuz, Bilduk "Gipuzkoa geldiarazi du, EAJren baimenarekin".
Aresek azaldu duenez, sozialistak dira bermea, "Euskadin abertzaleek nahi duten bezala ideologia bat inposatzeko edo asimilatzeko saiakerarik egon ez dadin".
Agintari sozialistak PSEk EAEko hauteskundeetarako egingo duen kanpaina aurkeztu du, Bilbon. Euskal hautagaitzei dagokien aurrekontua baino % 10 gutxiago gastatuko dutela iragarri du.
Iñigo UrkulluAresek PPren murrizketak ere kritikatu ditu, eta PSEk Euskadi moderno, iraunkor, lehiakor eta solidario baten alde lan egingo duela bermatzen duela esan du.