EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Kanpaina aurrea

EH Bildu, hezkuntza laiko, euskaldun eta kalitatezkoaren alde

Koalizioaren arabera, krisiak ez ditu "unibertsitateak zigortu behar". Bestalde, Euskal Herriko komunitate zientifikoa indartzea da bere asmoa.

Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. Argazkia: Efe
Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua.
Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. Argazkia: Efe

Errredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak hezkuntza laikoaren, euskaldunaren eta kalitatezkoaren aldeko apustua egin du eta krisiak ez dituela "unibertsitateak zigortu behar" aldarrikatu du.

Proposamen horiexek eta EH Bilduk hezkuntza alorrean duen programa azaldu ditu gaur Xabier Isasi Gipuzkoako zerrendaburuak, Donostian. Isasirekin batera egon da prentsaurrekoan Miriam Bilbatua Mondragon Unibertsitateko irakaslea, EH Bildu Jaurlaritzara iritsiz gero Hezkuntza sailburu izango dena.

Koalizioak unibertsitate sistema, akreditazio agentzia eta barruti propioak izango dituen eremua nahi du.

Isasik unibertsitatearen "izaera publikoa" defendatu du, eta beka gehiagoren bitartez Europako beste estatu batzuen mailara iristea omen da helburua.

Derrigorrezko hezkuntzari dagokionez, ikasleak euskaldun eleanitzak izatea nahi du EH Bilduk, eta "elkarbizitzarekin lotutako" balioak irakatsiko dituzte, izan ere, "eskola eremu garrantzitsua da elkarbizitzarako".

Lanbide Heziketa

Bestalde, koalizio abertzaleak Lanbide Heziketa lege bat egingo du EAE mailan, lan esparruan euskara hizkuntza nagusia izateko politikak sustatuko ditu eta "zubiak" eraikiko ditu eskolen eta lan munduaren artean, "baten eta bestearen mugak malgutzen".

Zientzia eta ikerkuntza

Zientzia eta ikerkuntza alorrean, Isasik esan du "Euskal Herriko komunitate zientifikoa" indartzea dela helburua, euskal ikerkuntza eremu batean, "Euskal Herria estatua izango dela aintzat hartuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea