EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urriak 21

EH Bilduren lehentasuna enplegua sortzea izango da

Xabier Isasi EH Bilduko hautagaiak hauteskunde autonomikoei begira koalizioak dituen ildo orokorrak aurkeztu ditu.

Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. Argazkia: EFE
Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua.
Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Isasi EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak koalizioak lurralde horretara begira dituen asmoen berri eman du gaur goizean Donostian egin den prentsaurrekoan. Marian Beitialarrangoitia, Ainhoa Beola eta Lur Etxeberria koalizioko kideak ere agerraldian izan dira. "Enplegua sortzea da EH Bilduren lehen helburua, eta, horretarako, modelo ekonomikoa aldatzea proposatzen dugu", adierazi du Xabier Isasik.

Krisia eragin zuten "iraganeko errezetak" albo batera utzi behar dira, eta gaur egun azpiegitura handiak egiteko erabiltzen den dirua "jarduera ekonomikoa indartzeko eta ikerkuntzan, berrikuntzan, formazioan eta energia berriztagarrietan inbertitzeko erabili behar da", gaineratu du EH Bilduko hautagaiak. Dirua alor horietan erabilita, "ekonomia suspertu eta kalitatezko enplegua sortuko da", haren esanetan. Isasiren iritziz, "ez da ulergarria" erakundeek krisi garaian azpiegitura handien alde egitea, batez ere, horien bideragarritasuna zalantzazkoa denean.

"Burujabetza" krisi ekonomikotik irteteko bidea izan daiteke, eta ez oztopoa, EH Bilduren iritziz. Euskal Herria nazio gisa onartzeak "euskal gatazka politikoa konpontzen lagunduko du", gaineratu du Xabier Isasik.

Euskaren sustapena bultzatuko du EH Bilduk, eta baita "Euskal Herrian minorizatua dagoen hizkuntzaren normalizazioa ere".

Mintegi: ‘Pribilegioak murriztu behar dira, ez eskubideak’Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren ustez, egungo krisi ekonomikoa kontuan izanda, "ez dira eskubideak murriztu behar, pribilegioak baizik".

Plantamendu politiko hori Gipuzkoako Aldundian islatzen ari dela azaldu du Mintegik, bertan "karga fiskalaren banaketa orekatua egiten ari direlako, politika aurrerakoiekin".

"Gehien duenak gehien ordaindu dezala" ideian oinarritzen den neurria dela esan du, "diru horrekin, herritarren beharrizanez arduratzeko".

"Une hauetan, beharrak geroz eta gehiago dira, eta larriagoak, larrialdi ekonomikoko egoeran gaudelako", esan du.

Mintegik prentsaurreko bat eman du Bilbon, Oskar Matuterekin eta Mikel Santiagorekin batera, LAB sindikatuko ordezkariekin, besteak beste, Ainhoa Etxaiderekin, bildu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea