EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Pentsio sistema

Lopez: ' Independentziak pentsioak arriskuan jartzea suposatzen du'

"Pentsioak bermatzeko era kutxa bakarra" dela azpimarratu du Patxi Lopezek, eta haustura ekar dezaketen ekimen guztiak baztertuko dituztela adierazi du.

Patxi Lopez.
Patxi Lopez.
Patxi Lopez CCOO sindikatuarekin elkartu da

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nazionalistek nahi duten independentziak pentsioak arriskuan jartzea suposatzen" duela ohartarazi du Patxi Lopez lehendakaria.

Bilbon, EAEko CCOOko zuzendaritzarekin bildu da lehendakaria. Independentziak "gizarte-segurantzako kutxa bakarraren haustura" ekar dezakeela esan du, "herrialdeko langile guztien elkartasunaren eta gurean bizi direnen pentsioa mantentzeko bermea".

EAEn, egun, 509.000 lagun daude erretiratuta, kobratzen, eta "jakin behar dute kutxa bakarrarekin hausteak euren pentsioak murriztea ekarriko duela" adierazi du.

Nazionalistek datu hori ezkutuan mantentzen dutela esan du eta ildo honetan, argi azaldu beharko luketela uste du, "kutxa bakarra hautsiko balitz, pentsioak % 15 jaitsiko lirateke, EAEk ezingo liekeelako gehiago ordaindu".

EAEko batez besteko pentsioa hilean 1.028 eurokoa dela azaldu du, "eta 875 eurora jaitsiko litzateke". Halaber "alarguntza-pentsioa 712 eurotik 605era jaitsiko" litzatekeela esan du. Etorkizunean, gainera, "gehiago murriztuko litzateke, gizartearen zahartzea dela eta", adierazi du lehendakaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea