EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Urriak 21

PPk independentziaren arriskuen berri emango du, hauteskunde kanpainan

Iñaki Oyarzabalek Alderdi Popularraren leloa aurkeztu du: 'Bozkatzen ez baduzu, haiek irabaziko dute'.

Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EITB
Iñaki Oyarzabal.
Iñaki Oyarzabal. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Euskadiko popularren buruak alderdiaren hauteskunde kanpainako ildo nagusiak aurkeztu ditu, gaur goizean, Gasteizen egindako prentsaurrekoan. PPko hautesleak mobilizatzen ahaleginduko da alderdia, eta, horretarako, independentziak bizikidetzan, enpresetan eta hiritarren babes sozialean izango lukeen eraginaz ohartaraziko ditu.

Oyarzabalek PPren hauteskunde kanpainako leloa aurkeztu du goizean Gasteizen: “Bozkatzen ez baduzu, haiek irabaziko dute” ("Si tú no vas ellos ganan”) goizean Gasteizen. Lelo horrekin, euskaldun eta espainiar sentitzen diren eta “Espainiarekin hautsi nahi ez duten” boto-emaile guztiak mobilizatu nahi dituzte.

“Ez da harresiak eta mugak eraikitzeko garaia”, Euskadiko popularren idazkari nagusiaren iritziz. Krisi garaian, “nazionalistek gizartea krisi politiko larriago batean murgildu nahi dute; izan ere, independentziak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiatik banatu eta Europatik aterako luke”, gaineratu du.

EAJko eta EH Bilduko boto-emaileak bozka ematera joango direla, eta euskaldun eta espainiar sentitzen direnek urriaren 21ean PPren aldeko botoa eman behar dutela azpimarratu du Iñaki Oyarzabalek. Bestalde, “euskal sozialistek duela lau urte milaka herritarrek eman zieten konfiantzari traizioa egin diote”, salatu du.

Alderdi Popularraren hauteskunde kanpaina “gertukoa” izango dela azpimarratu du Oyarzabalek. Halaber, Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroa kanpainaren irekieran izango da, eta Mariano Rajoy astelehenean Gipuzkoako enpresariekin elkartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea