EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Rajoy Espainia 'amildegira' botatzen ari dela esan du Cayo Larak

IUren koordinatzaile nagusiak Mikel Arana lehendakarigaiarekin Bilbon egin duen ekitaldian adierazi duenez, "erreskateak murrizketa gehiago ekarriko ditu".

Mikel Arana Argazkia: Efe
Mikel Arana Argazkia: Efe
Mikel Arana Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuaren murrizketa politikak "Espainia amildegira bota eta erotasunera eramango dituela sinetsita dago Cayo Lara IUren koordinatzaile nagusia.

2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei zuzenketa jarri diotela iragarri du Cayo Larak, abiatutako murrizketek "Espainia erreskatea hartzera eramango dutelako".

Mikel Arana EAEko hauteskundeetarako Ezker Anitzaren lehendakarigaiarekin batera agertu da Cayo Lara Bilbon. "Aurrekontuen helburua atzeraldia eta langabezia sortzea da. Eromena da, eta amildegira eramango gaituzte", azpimarratu du. Horrekin lotuta, beste politika ekonomiko bat posible dela nabarmendu du.

Informazio osagarria: Hautagaiak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea