EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Hautagaiek ETBren eztabaidan bat egin dute lehenengoz

EAJk eta EH Bilduk uste dute "egoera larrialdi nazionalekoa" dela, PSEk autogobernuaren alde egin du eta PPk Konstituzioa eta Estatutua defendatu.

Hautagaiak, ETBko hauteskunde eztabaidan Argazkia: EITB
Hautagaiak, ETBko hauteskunde eztabaidan Argazkia: EITB
Hautagaiak, ETBko hauteskunde eztabaidan Argazkia: EITB

Iker Gonzalez

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estibaliz Ruiz de Azuak gidatuta, EAJren, PSE-EEren, PPren, EH Bilduren, EB-Berdeak-Ezkerraren eta UPyDren "bigarrenek" ekonomiaz, enpleguaz, fiskalitateaz eta politika publikoez eztabaidatu dute ordu eta erdiz, ETB-2k eskainiko dituen bi eztabaidetako lehenengo saioan.

Sei hautagaiak egoera ekonomikoaz kezkatuta agertu dira; horren inguruan, Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko bigarren hautagaia eta Oskar Matute EH Bilduren Bizkaiko bosgarren hautagaia bat datoz "egoera larrialdi nazionalekoa" dela esatean. Horren ildotik, Ortuzarrek gogora ekarri du 164.000 pertsona baino gehiago langabezian daudela Euskadin eta horiek izan behar direla lehentasuna.

Arantza Quiroga PPren Gipuzkoako hautagai nagusiak eta Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak esan dutenez, ez dago "konponbide magikorik"

egoera gainditzeko. Isabel Celaa, bestalde, itxaropentsuago agertu da, bere ustez, Jaurlaritzak abiatutako neurriak emaitzak ematen ari direlako. Oskar Matutek, ordea, bi proposamen egin ditu egoera gainditzeko: "burujabetasuna eta esparru ekonomiko eta sozial berria, kapitalismoa gainditzeko".

Halaber, Jose Navas EBren Arabako hautagai nagusiak egoeraren diagnosia egin du: "Iruzur handi baten aurrean gaude, errudun handiekin. Zigor Kodea aplikatu eta kartzelara bidali ahal ditugu edo egindakoagatik saritu".

ETA, normalizazioa

Normalizazio politikoaz galdetzean, elkarrizketa eta aitorpenaren bidez bakea sendotuko dela esan dute hautagaiek. "Denari buruz eta denon artean hitz egin behar da. Hiru ardatz nabarmentzen dira bake garai honetan: memoria, biktimekiko errespetua eta ETAren desagerpena. Memoria izan behar da, baina ez dezagun iraganera gehiegi begiratu.

Etorkizunera begira dezagun", Ortuzarrek azpimarratu duenez. Isabel Celaak memoriari, aitorpenari eta egiari eman dio garrantzia; zentzu horretan, ETAk eragindako milaka biktimak gogoratu ditu.

Oskar Matutek, halaber, adierazi duenez, "gizarte honek behar duen eztabaidatzeko momentua heldu da". EH Bilduren hautagaia "galtzaile eta garailerik" gabeko bakearen alde agertu da. Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak erantzun dio ETA ez dela desegin, "oraindik daude bizkartzainak behar dituzten pertsonak. Gu bai gaudela galtzaile eta garaileak ezberdintzen dituen bakearen alde".Arantza Quirogaren hitzak antzekoak izan dira, "PPk ez du inoiz ahaztuko terrorismoaren biktimen bidegabeko heriotza". "Ezin dugu biktimen arteko sail bananduak egin", erantzun dio Oskar Matutek.

Horren ildotik, "bazterketarik gabeko elkarrizketa-leku" baten alde egin du "bide baketsuekin konpromisoak hartuta". Isabel Celaak zehaztu duenez, aurrerapausoa "egia oinarri hartuta egin behar da. Ez da nahikoa hiltzeari edo erailketa justifikatzeari uztea".

Jose Navas Arabako EBren hautagai nagusiaren esanetan, prozesua "geldiezina da, euskal gizartearen garaipen bat, atzera martxarik gabeko bide bat".

Fiskalitatea

Hautagaiak ez dute horrenbesteko adostasunik izan zergen inguruko eztabaidan.

Andoni Ortuzar EAJko hautagaiak esan duenez, "zergak igotzeak ez du diru gehiago biltzea esan nahi. Ez gaitezen engainatu", nabarmendu du.

Hautagai jeltzaleak Isabel Celaari honako hau azaldu dio: "Eusko Jaurlaritza hamar aldiz zorpetu da, eta ez dakigu zor hori nora joan den. 600 milioi jaso zituen aurreko Gobernutik eta 7.000 milioi euroko zorra utziko dugu. Hori da herrialdearen benetako arazoa", nabarmendu du.

Isabel Celaa hautagai sozialistak EAJren kritiketatik bere burua babestu du, eta Gobernuak Administrazioak % 42 murriztu dituela erantzun du, halaber, EAJri ea zer proposatzen dion galdegin dio.

"Geuk iruzurraren jarraipena egitea proposatzen dugu, aberatsenei zerga bat ezartzea eta beste bat bi milioi baino gehiagoko onurak jasotzen dituztenei. Legebiltzarrak erabakiko duen zerga eredu justua", esan du.

Arantza Quiroga PPko Euskadiko hautagaiak azaldu duenez, PPk forutasuna eta lurralde historikoen eskumenak babestu ditu, baina administrazio paraleloak sortzea kritikatu, eta bikoiztasunak ezabatzea proposatu du; funtzio bat, administrazio bat, azpimarratu du.

EH Bilduko lehendakarigaiak gardentasuna eta aberastasunaren banaketa eskatu du. "Dirua lauren eskuetan dago. Politika fiskal aurrerakoia egin eta gastu soziala lehenetsi beharra dago", azaldu du.

Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak zergen inguruko eskumena Batzar Nagusietatik Eusko Legebiltzarrera pasatzearen alde egin du.

"Zentzugabekeria da Euskadi bezalako lurralde txiki batean hiru ogasun izatea. Europan politika fiskal bakarra behar dugu", esan du.

Jose Navas Ezker Batuko hautagaiak "geure herrialdean iruzurgile handiei babesa ematea" kritikatu du. "Behar izango genukeena baino diru gehiago xahutzen eta sartzen dugu", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea