EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

Basagoiti: 'EAJk eta EH Bilduk Euskadiri su eman nahi diote'

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiaren ustez, EAJk eta EH Bilduk “Euskadiri su eman nahi diote”, Espainiarekin “apurtu” ahal izateko.

Antonio Basagoiti (PP). Foto: EITB.
PPren ekitaldia, Irunen

00:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiaren ustez, EAJk eta EH Bilduk “Euskadiri su eman nahi diote”, Espainiarekin “apurtu” ahal izateko.

Donostiako Ekogunean egindako ekitaldi batean izan da gaur goizean Basagoiti, Arantza Quiroga Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Borja Semper Gipuzkoako PPko buruarekin batera. Pio Garcia Escudero Senatuko presidenteak ere ekitaldi horretan parte hartu du.

“Lehiakorra” izateko, Euskadik “lasaitasuna eta egonkortasuna” behar dituela azpimarratu du Basagoitik. EAJk eta Bilduk, “Espainiarekin apurtzeko ibilbidean”, “bat egin” dutela salatu du. “Euskadiri su eman nahi diote Espainiarekin apurtzeko”, gaineratu du.

Gipuzkoa “inbertsioak eta enpleguen sorrera” alden dezakeen lurraldea bihur daitekeela ohartarazi du Basagoitik; batez ere, hauteskundeen ondoren Bilduko “alkate batek eta diputatu nagusi batek independentzia nahi duen EAJ indartsu batekin bat egitekotan”.

“Lurralde honen irudi bidegabea ematen ari gara, eta horren errudun eta erantzule nagusia EAJ da”. “EAJri esker, Bildu nagusitu da Gipuzkoan”, gaineratu du.

Pio Garcia Escuderok Euskadin eta Katalunian piztu diren independentzia mugimenduak kritikatu ditu. Kataluniaren kasuan, Escuderoren ustez, “Generalitateak dituen arazo ekonomikoak ezkutatzeko” piztu dira mugimendu horiek.

Arratsaldeko ekitaldia

Antonio Basagoiti PPko lehendakarigaiak azaldu du hauteskunde hauetan ez dagoela jokoan irabazleak murrizketak ezarriko dituen ala ez, “irabazleak murrizketak egin beharko baititu, Katalunian eta Frantzian nazionalistek zein sozialistek egin duten antzera”.

“Datorren urriaren 21ean irabazten duenak Mariano Rajoyren Gobernuak hartu dituen doikuntza neurri berberak hartu beharko ditu”, ohartarazi du buruzagi popularrak Irunen eginiko hauteskunde ekitaldian.

Hauteskunde hauetan independentziarako bideak ekonomia are gehiago ezegonkortu dezakeela uste du Rajoyk. Presidentearen iritziz, “abertzaleak indartsu ikusten badira, Ibarretxeren garaira itzuli eta euskaldunon irudia zikindu dezakete, turismoa eta inbertsioa ikaratuz”.

“Badago Kataluniaren eta Euskadiren banaketa nahi dutenek indarra lortzeko aukera, eta horrek ekonomia ezegonkortuko luke”, gaineratu du Rajoyk.PPko buruzagiaren iritziz, “abertzaleek normaltasunerako eta kudeaketa on bat lortzeko eskatu ditzakete botuak, baina gero independentziarako erabiliko dituzte, ekonomia are gehiago hondoratuz. Hori da jokoan dagoena”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea