EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I.G

Herritar sumindu bat, hauteskunde-kanpainako protagonista

Politikariekin atsekabea eta haserrea adierazi die herritar batek hautagaiei: Rosa Diez UPyDko buruak ezagutu zuen lehenengo eta Iñigo Urkullu jeltzaleari hurbildu zaio gaur, Bilbon.

Iñigo Urkullu eta Rosa Diezekin izan da herritar sumindua Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu eta Rosa Diezekin izan da herritar sumindua Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu eta Rosa Diezekin izan da herritar sumindua Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde-kanpainan bete-betean sartu da herritar sumindu bat Bilbon. Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaia eta Rosa Diez UPyDren buruzagia izan dira bere ‘lehen biktimak’, baina alderdiekin eta batez ere politikariekin duen atsekabea ikusita, gehiago izango dira datozen egunetan.

Rosa Diezek joan den astean Bilbon egin zuen ekitaldian agertu zen herritar sumindua lehen aldiz eta EAJko hautagaiarekin hizketan aritu da luze eta zabal gaur.

Lasaitasun handia erakutsi dute bi hautagaiek eta hasieran herritarra oso haserre hasi bazaie ere, Urkullu eta Diezen jarrera ikusita, lasaitzen joan da apurka-apurka.

Elkarri besarkada bate do beste eman diote azkenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea