EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde sistema

Zergatik ez dute pisu bera hiru lurraldeetako botoek?

EAEko lurralde historiko bakoitzak 25 legebiltzarkide aukeratzen ditu, eta eserlekuen banaketa d'Hondt legearen arabera egiten da. Hona hemen Euskadiko hauteskunde sistemaren oinarrizko arauak.

Zergatik ez dute pisu bera hiru lurraldeetako botoek?
Zergatik ez dute pisu bera hiru lurraldeetako botoek?
Zergatik ez dute pisu bera hiru lurraldeetako botoek?

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan hauteskundeak izango dira Euskadin, eta herritarrek Eusko Legebiltzarreko 75 legebiltzarkideak aukeratuko dituzte.

Boto guztiek, hala ere, ez dute pisu bera izango emaitzan. Izan ere, hiru lurralde historikoetako bakoitzak 25 legebiltzarkide aukeratuko ditu, eta, hala, Bizkaian edo Gipuzkoan eserlekua lortzea gehiago kostatutako da Araban eskuratzea baino.

Bizkaian 948.378 lagunek eman ahal izango dute botoa (918.143 Euskadin bizi dira eta beste 30.235ak, aldiz, atzerrian). Gipuzkoan 554.271 dira (575.925 bertan eta 21.654 atzerrian) eta Araban 250.988 (246.320 eta 4.668). Hala ere, hiru lurraldeek legebiltzarkide kopuru bera aukeratuko dute.

"Beti esan izan da Arabako herritar baten botoak lau bizkaitarren botoen balioa duela’’, azaldu du Alfredo Retortillo EHUko Zientzia Politikoen irakasleak.

Beste zenbait erkidegotan ez dute sistema hau erabiltzen, eta herritarren kopurua kontuan hartzen dute. Alfredo Retortillo irakasleak azaldu duenez, ‘’erkidegoa lurralde historikoen eskubideen batuketa’’ dela oinarri hartuta egindako erabakia da.

Eserlekuen banaketa

d'Hondt legearen arabera egiten da eserlekuen banaketa, honako arau hauek oinarri hartuta:

1. Botoen % 3 baino gutxiago lortu duten alderdiak kanpoan uzten dira.

2. Eserlekuak banatzeko, alderdiekin zerrenda egiten da, boto gehien eskuratu dituen alderditik hasita.

Alderdi bakoitzaren boto kopuruaren zatiketa egiten da, zatitzailea 1, 2, 3... zenbakiak direla, eserleku guztiak banatu arte. Ondoren, kopuru handiena lortu dutenen artean banatzen dira eserlekuak. Alderdiek kopuru horretan bat egiten badute, orotara boto gehien eskuratu dituen hautagaiaren alde egiten da.

Adibidez: 5 eserleku banatzen baldin badira, eta hiru alderdik bakarrik lortu badute botoen % 3ko muga gainditzea, 15 zatidura izango lituzkete, eta horietatik boto kopuru handiena  duten bost zatidurek lortuko lituzkete eserlekuak.

A alderdia: 80.000 BOTOB alderdia: 65.000 BOTOC alderdia: 23.000 BOTO

ALDERDIA  BOTOAK/1    BOTOAK/2    BOTOAK/3  BOTOAK/4   BOTOAK/5

A                   80.000(1)       40.000(3)      26.666(5)      20.000       16.000

B                   65.000(2)        32.500(4)      21.666         16.250        13.000

C                    23.000            11.500           7.666            5.750           4.600

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea