EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
U-21
EAJ 134 herritan gailendu da eta EH Bilduk 102 herritan irabazi du
Iñigo Urkulluren alderdia 134 herritan bozkatuena izan da; Bizkaian lortu du daturik onena (83) eta, Araban (34) eta Gipuzkoan (17) ere oso emaitza onak lortu ditu.
Erredakzioa
EAJk eta EH Bilduk irabazi dute EAEko udalerri gehienetan: 134 herritan gailendu dira jeltzaleak eta 102 herritan, ostera, Mintegiren koalizioa. PSE-EEk (7) eta PPk (4) soilik 11 herritan irabazi dute, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. EAEko hauteskundeak egiten hasi zirenetik historiako laugarren emaitzarik onena ondu dute alderdi abertzaleek. Iñigo Urkulluren alderdia 134 herritan bozkatuena izan da; Bizkaian lortu du daturik onena (83) eta, Araban (34) eta Gipuzkoan (17) ere oso emaitza onak lortu ditu. Gipuzkoan, Donostian, Eibarren, Hondarribian eta Tolosan irabazi dute jeltzaleek. EH Bildu hauteskundeetako bigarren alderdirik bozkatuena izan da. Orotara,102 herritan irabazi du Laura Mintegik zuzentzen duen koalizioak: Bizkaian 26, Gipuzkoa, 68 eta Araban 8 herritan irabazi dute. Besteak beste, Arrasate, Andoain, Errenteria, Pasaia eta Hernani eskuratu ditu EH Bilduk. Patxi Lopezen Alderdi Sozialistak, berriz, Bizkaian, Portugaleten, eta Gipuzkoan, Ermuan, Irunen, Lasarten eta Zumarragan irabazi du. Araban, bi herri eskuratu dituzte sozialistek; Iruña Oka eta Eltziego. PPk Laguardian, Oionen, Labastidan eta Armiñonen irabazi du. PSE-EEk urteetan bereak izan dituen herriak galdu ditu: Barakaldo, Basauri, Santurtzi, Sestao eta Eibar galdu egin dituzte orain sozialistek.