EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde osteko akordioak

Urkulluk ez die laguntzeko prest dauden alderdiei betorik jarriko

EAJko presidenteak oraindik lehendakarigaia dela azpimarratu du, eta beste alderdiekin egingo dituen batzarrei dagokienez, oraindik egun batzuk itxaron beharko dituztela azaldu du.

Iñigo Urkullu bere alderdikideekin hauteskundeetako emaitzak ospatzen. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu bere alderdikideekin hauteskundeetako emaitzak ospatzen.
Urkulluk ez die laguntzeko prest dauden alderdiei betorik jarriko

03:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta lehendakarigaiak ez die hurrengo legegintzaldiko Gobernuaren eraketan laguntzeko prest dauden alderdi zein formula ezberdinei betoa jarriko, elkarrizketa batean azaldu duenez.

"Ezagutzen dudalako" webgunean eskainitako elkarrizketan, Urkulluk Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak hartutako portaera kritikatu du, Lopez hurrengo legegintzaldiaz hitz egin baino lehen oposizioan izango duen paperaz aritu baita.

Momentuz, EAJko lehendakariak Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izateko hautagaia dela azpimarratu du. Ondorengo egunetan hasiko dituzte bilerak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izango duten gainerako alderdiekin, oraindik, hauteskundeetako emaitzak aztertzen eta datozen lau urteetan izango duten jokabidea definitzen ari baitira.

Urkulluren arabera, "nahiz eta hauteskunde kanpainiako azken astean batzuek EAJk alderdi zehatz batzuekin itunak zituela sinistarazi nahi izan duten, argi geratuko da ez dugula inolako itunik inorekin".

"Herritarrek herrialdeka erabaki dutena interpretatzen jakin behar dugu" azaldu du lehendakarigaiak." EAJren eta beste alderdien emaitzak aztertu beharko ditugu, eta beste alderdi batzuen emaitzetan ez da soilik emaitza aztertu behar, baizik eta azken hauteskundeetatik hona izan duten bilakaera", adierazi du EH Bilduri eginiko zeharkako aipamenean.

Batasun nazionalerako Gobernurik ez

Iñigo Urkulluk ez du argitu Euskadiren gobernagarritasuna bermatzeko zein formula erabiliko duen: koalizio gobernua, legegintzaldiko ituna, "elkarri kalterik ez egiteko" akordioa edota "egiturazko eta aldian aldiko itunak".

Hala ere, batasun nazionaleko Gobernua eratzea ukatu egin du.

Batzarrak eragile ezberdinekiin

"Nik ez diot inori betorik ezarriko, dena den, aurrez aurre egon beharko gara bakoitzaren aldez aurretiko jarrera ikusteko", esan du lehendakarigaiak. horrez gain, ekonomia eta gizarte arloko eragile ezberdinekin batzartu nahi duela aipatu du.

"Kasu horretan, EAJren hauteskunde-programa hurrengo Gobernu-programara nola aldatu erabaki beharko litzateke, eta horretarako Parlamentuko alderdiekin ere eztabaidatuko litzateke", azpimarratu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea