EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Bilera-sorta
EAJ eta PP batzartuta, Sabin Etxean
Alderdi jeltzaleak amaiera emango dio gaur lehen bilera-sortari. Eguerdian UPyDrekin bilduko da, eta Urkulluk agerraldia egingo du arratsaldean.
Erredakzioa
EAJk amaiera emango dio gaur legegintzaldi akordioak bilatzeko abiatutako lehen bilera-sortari, PPrekin eta UPyDrekin batzartuta. Atzo EH Bildurekin eta PSE-EErekin egin bezala, ekonomiaren, bizikidetzaren eta autogobernuaren harira prestatutako proposamena helaraziko die.
Eguneko lehen bilera 10:00etan hasi da, PPrekin. 'Popularren' ordezkariak Antonio Basagoiti, Iñaki Oyarzabal eta Arantza Quiroga izango dira. Jeltzaleenak, atzoko berberak: Iñigo Urkullu, Joseba Egibar, Pilar Garcia de Salazar eta Koldo Mediavilla.
UPyDren ordezkariak eguerdian joango dira Sabin Etxera.
Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiak prentsaurrekoa eskainiko du 16:00etan, bilera-sortaren balorazioa egiteko.
Atzoko bileren ostean, EH Bildu eta PSE-EE prest agertu ziren EAJrekin akordioak lortzeko.