EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Aranaren dimisioaren ostean
Ezker Anitzak Mikel Aranaren oinordekoa hautatuko du datorren astean
Hauteskunde autonomikoetan lortutako emaitza txarren ostean, Aranak dimisioa aurkeztu zuen. Ondorengoa Isabel Salud, Iñigo Martinez, Arantza Gonzalez edo Carmen Martiarena izan daitezke.
Erredakzioa
Ezker Anitza-IUk Mikel Aranaren ondorengoa aukeratuko du datorren hilaren 9an, alderdi honen iturriek jakitera eman dutenez. Urriaren 21ean izandako hauteskunde autonomikoetan lortutako emaitza txarren ostean, Aranak dimisioa aurkeztu zuen. Ezker Anitzako Euskadiko Bastaren arteko organo nagusiena den Kontseilu Politikoak izendatuko du koordinatzaile nagusi berria.
Azken hauteskundeetan 32.000 boto lortu zituen Aranak baina eserleku barik geratu zen Eusko Legebiltzarrean. Inkesten arabera, Ezker Anitzak hiru lebegiltzarkide lortuko zituen. Emaitza txarren ondorioz, Aranak dimisioa aurkeztu zuen.
Duela urtebete izandako zatiketaren ondorioz, Ezker Anitza eta Ezker Batua-Berdeak bakoitza bere aldetik aurkeztu ziren hauteskundeeetara. Urriko hauteskundeen ostean Legebiltzarretik at geratu ziren, alderdi bakarra zirenean 1994. urtetik gertatzen ez zena.
Aranaren oinordekoa izateko lau kidek dituzte aukera gehien: Isabel Salud Arabako hautagaia, Iñigo Martinez Presidentziako bozeramailea, Arantza Gonzalez Gipuzkoako koordinatzailea eta Carmen Martiarena Antolakuntzarako idazkaria izan daitezk