EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
X. Legegintzaldia
Arantza Quiroga izango da PPren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean
Anton Damboreneak utzitako kargua hartuko du irundarrak. Alderdi Popularrean lan horretan jardungo duen lehen emakumea izango da.
Erredakzioa
Arantza Quiroga izango da PPren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, legegintzaldi honetan. Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak Anton Damborenea ordezkatuko du.
Antonio Basagoiti Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak gaur goizean Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan iragarri du Quiroga izango dela parlamentuko taldeko bozeramailea.
Basagoitik azpimarratu duenez, “esperientzia dauka Parlamentuan”, eta “gaitasun politikoa du”.
Euskadiko PPko ordezko bozeramaileak Borja Semper, Iñaki Oyarzabal eta Laura Garrido izango direla gaineratu du.
Anton Damborenea Eusko Legebiltzarreko Mahaiko idazkaria izango da legegintzaldi honetan. Damborenea joan den abenduan izendatu zuten parlamentuko bozeramaile, Leopoldo Barredak diputatu kargua hartu zuenean.