Albisteak -

Soslaia

Guy Verhofstadt, Ganteko 'federalista'

2004an Liberalen eta Demokraten Aliantzako hautagai izaten saiatu bazen ere, Tony Blairrek lehen ministroak bere hautagaitzari betoa jarri zion, Verhonfstadt “federalistegia” zela argudiatuz.

Guy Verhofstadt, liberal eta demokraten arteko koalizioaren hautagaia

IKER GOMEZ / EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liberalen eta Demokraten Aliantzako hautagaia da Guy Verhofstadt (Derdermonde, 1953). Belgikako lehen ministroa 1999 eta 2008 urteen artean, aliantza horretako hautagaitza lortzen saiatu zen 2004an. Oraingoan bai, hautagaitza lortu du, Olli Rehni lasterketa irabazi ondoren.

2004an ALDEko hautagai izaten saiatu bazen ere, Tony Blair Britaina Handiko lehen ministroak bere hautagaitzari betoa jarri zion, Verhonfstadt “federalistegia” zela argudiatuz.

Una horretan, Belgikako lehen ministroa zen Verhofstadt. Ia hamar urtez egon zen kargu horretan, baina 2009. urtean Europara salto egin zuen: eurodiputatu aukeratu zuten eta, ondoren, Euroganberan liberalen presidente.

2012. urtean Daniel Cohn-Benditt Berdeen presidentearekin batera, ‘Por Europa’ izeneko liburua idatzi zuen, eta bertan bere ideia eta iritzi “federalistak” zabaldu zituen.

Txikitatik politikagintzarekin harremanetan egon da Verhofstadt: haurtzaroaren amaiera eta gaztaroa Ganten eman zituen. Bertan, Willy De Clercq Gobernuko Finantza ministro eta Askatasunaren eta Aurrerakuntzaren aldeko Alderdiko buruzagiaren laguntzailea zen Verhofstadten aita.

Ganten bertan ikasketak burutu zituen: 1970. urtean hizkuntza klasikoetan graduatu zen eta, bost urte beranduago, Estatuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak amaitu zituen.

Karrera amaitu bezain laster abokatu lanak egin zituen, baina politikagintza bistatik galdu gabe. Izan ere, 1976. urtean Ganteko zinegotzi aukeratu zuten eta, urtebete beranduago, De Clercq PVV alderdiko presidentearen idazkari politikoa bihurtu zen.

Behin politikagintzan murgilduta, alderdiko gazteen presidente izendatu zuten 1979. urtean. 29 urterekin, De Clerq-en tokia hartu zuen eta, 1992. urtean, alderdiaren eraldaketa berak zuzendu zuen. Hemendik aurrera, alderdiak VLD izena hartuko zuen.

1997. urtean hirugarrenez aukeratu zuten alderdiko presidente. 1999ko hauteskundeetan emaitza onak izan zituzten (botoen % 14,3) eta Gobernua osatzeko agindua jaso zuen orduan Verhofstadtek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea