Albisteak -

Dokumentazioa

Nola finantzatzen dira Europako alderdi politikoak?

2004ko uztailetik, Europako alderdi politikoek Europako Parlamentuaren diru-laguntza jasotzeko aukera dute urtero.

Europako Parlamentua. Argazkia: elections2014.eu
Europako Parlamentua. Argazkia: elections2014.eu
Europako Parlamentua. Argazkia: elections2014.eu

Haizea Olleta | Eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa mailako alderdi politikoak Europako Parlamentuak urtean behin ematen duen diru-laguntza baten bidez finantzatzen dira. Diru-laguntza horrek diru-laguntza izan dezaketen  gastuen % 85 ordaintzen ditu; alderdiaren programa politikoan jasota dauden helburuak betetzearekin zuzenean lotutako gastuak. Diru-laguntza hori jasotzeko, Europako alderdiek baldintza batzuk bete behar dituzte.

Zer dira Europa mailako alderdi politikoak?

Europa mailako alderdi politikoak programa politiko bati jarraitzen dioten erakundeak dira, hainbat herrialdetako alderdiek eta pertsonak osatzen dute, eta, ondorioz, kideak diren zenbait Estatutan ordezkatuta daude.

Itunean esaten denez, "Europa mailako alderdi politikoak Batasuna osatzeko faktore garrantzitsua dira. Alderdi horiek europar kontzientzia sortzen eta Batasuneko herritarren borondate politikoa aditzera ematen laguntzen dute".

Nola finantzatzen dira Europa mailako alderdi politikoak?

2004ko uztailetik, Europa mailako alderdi politikoek Europako Parlamentuak urtean behin ematen duen diru-laguntza jaso dezakete. Finantzaketa hau funtzionamendurako diru-laguntza bat da, eta alderdi batek diruz lagunduta izan ditzakeen gastuen % 85 har ditzake. Gainerako % 15a alderdiak berak ordaindu behar du, bere baliabide propioen kontura; alderdikideek ordaintzen dituzten kuotak edo donazioak erabiliz, esaterako.

Europar Parlamentua elections2014.eu

Zertarako erabil daiteke diru-laguntza?

Diru-laguntza alderdiaren programa politikoan zehaztutako helburuekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko erabil daiteke, adibidez:

-Bilera eta hitzaldiak.

-Argitalpenak, ikerketak eta publizitatea.

-Gastu administratiboak: pertsonal-gastuak eta bidaia-gastuak.

-Europako hauteskundeekin lotutako kanpaina-gastuak.

Diru-laguntza ezin daiteke erabili, besteak beste, hauek egiteko:

-Europako hauteskundeak ez diren erreferendum eta hauteskundeen kanpaina-gastuak ordaintzeko.

-Estatu mailako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi eta hautagaiak eta estatu mailako eta Europa mailako fundazio politikoak zuzenean edo zeharka finantzatzeko.

-Zorrak eta horiek amortizatzeko gastuak ordaintzeko.

Nork zehazten ditu finantzatzeko arauak?

Oinarri juridikoa jasota dago Europar Batasuneko Tratatuaren 10. artikuluaren 4. atalean eta Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 224. artikuluan. Finantzatzeko arauak Kontseiluak eta Parlamentuak onartutako araudian zehaztuta daude. Europar Parlamentuko Mahaiak zehazten ditu horiek aplikatzeko arauak.

Europar Parlamentua elections2014.eu

Zein baldintza bete behar dira finantzaketa eskuratzeko?

Europako Parlamentuko diru-laguntza bat eskuratzeko, alderdi politikoek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

-Egoitza duen estatu kidean nortasun juridikoa izatea.

-Estatu kideen laurden batean gutxienez, ordezkari hauek izatea: Europako Parlamentuko diputatuak, estatu edo eskualdeetako Parlamentuko diputatuak edo eskualdeetako Batzarretako kideak.

-Askatasun, demokrazia, gizabanakoen eskubideekiko begirunea eta oinarrizko askatasunen eta Ongizateko Estatua betetzea.

-Europako Parlamentuko hauteskundeetan parte hartu izana edo parte hartzeko asmoa aldarrikatu izana.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea