Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Hauteskundeen aurretik
"Gaurtik aurrera, zergadunek ez dute bankuen galerengatik ordainduko", azaldu du Martin Schulz Euroganberako presidenteak.
Informazio gehiago (1)
Europako Parlamentuak onartu egin ditu, maiatzaren 25eko hauteskundeen aurreko azken sesioan, bankuen batasunaren azken zatiak. Bi urte baino gutxiagoan onartu dute egitasmoa, eurozonaren zorraren krisialdiari aurre egiteko. Halere, hasierako asmoetatik urruti gelditu da Alemaniaren presioengatik.
"Gaurtik aurrera, zergadunek ez dute bankuen galerengatik ordainduko", azaldu du Martin Schulz Euroganberako presidenteak. "Bankuen batasunarekin, batasun ekonomikoa amaitutzat eman daiteke eta erreskateen garaia itxitzat emango dugu. Horrela, zergadunek ez dute faktura ordainduko bankuen egoera zailen aurrean", esan du Michel Barnier Finantza Zerbitzuen komisarioak.
Europako Parlamentuak 72 osoko bilkura egin ditu, eta 800 lege-testu onartu ditu bere zazpigarren legealdian, 2009-2004an. Horien artean, bankuen batasuna, nekazaritza eta arrantza politikaren erreforma eta tabako produktuen osasun ohartarazpenak gogortzen dituena.
Guztira, 150 gai jorratu dituzte eta 70 proposamen legegile bozkatu dituzte, ohiko saio batean bozkatzen dituztenen bikoitza. Horrela, irekita dauden auzi batzuk itxi nahi izan dituzte, immigrazioari, lekualdatu diren langileei eta nekazaritza produktuen promozioari buruzko arauak onartuta.
Eurodiputatuak ez dira uztailaren 1era arte bilduko berriz (larrialdirik ez bada). Orduan, maiatzaren 25eko hauteskundeetatik irtengo den Parlamentu berria osatuko da.
Bankuen batasunari dagokionez, eurodiputatuek egitasmoa osatzeko falta diren hiru arauak onartu dituzte asteartean: krisialdian dauden banketxeak likidatzeko modua zehazteko (porrotak eta berregituraketak finantzatzeko 55.000 milioi emango dituzte), akziodunek eta hartzekodunek krisi egoeran galerak bere gain hartzeko eta gordailuak bermatzeko sistema nazionalak indartzeko.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa