Albisteak -

Europako Parlamentua

Arrantza politika bateratua adostu du Bruselak

Euskal arrantza sektoreak, oro har, balorazio positiboa egin du, hobetzeko gauzak egon arren. Zeresan gehien sortu duen neurria arrantza-bazterkinen debekua da.

Euskal arrantzaleak. Argazkia: EITB
Euskal arrantzaleak.
Euskal arrantzaleak. Argazkia: EITB

Euskadi Irratia / eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrantza-sektorea Europara begira egoten da beti, eta arrantza-politika eztabaida-iturri izaten da askotan, Bruselan hartzen diren erabakiek eragin zuzena batitute arrantzaleen jardueran, baita euskal arrantzaleen jardueran ere. Azken legegintzaldian, urrats handiak egin dira Europar Batasuneko arrantza politika bateratzeko.

Euskal sektoretik, orokorrean, balorazio ona egiten dute, nahiz eta hobetzeko gauzak egon.

Kuoten banaketan esaterako, Europak ezartzen ditu joko arauak. Bertan erabakitzen dira zenbat arrain arrantza dezaketen gure arrantzaleek.

Orain arte iragan urtetan harrapatutakoa hartzen zen kontuan kuotak banatzeko, baina orain, irizpide berri bat gehitu dute:

Baina zalantzarik gabe Europako arrantza sektoreari dagokion albiste garrantzitsuena arrantza politika bateratua adostu izana da.

Berrikuntza nagusienak, artisau eta arrantzale gazteak babestuko direla, autonomia erkidegoek paper garrantzitsuagoa izango dutela arrantzu programak diseinatzerakoan eta emakume paketegile eta saregileei lan eskubideak bermatuko zaizkiela.

Zeresan gehien sortu duen neurria, dena dela, arrantza-bazterkinen debekua da. 2020 arte murriztu egin beharko da itsasora itzultzen den arrain kopurua eta ontziek, harrapatutako %93 porturatu beharko dute. Planak hori dio, eta orain estatuek euren bazterkin proposamena egin beharko dute.

Europako Arrantza politikak datozen 15 urteetarako 6.500 milioi euro izango ditu. Hurrengo pausoa aurrekontu hori estatuen artean banatzea izango da.

__________________________________

INFORMAZIO GEHIAGO: Europako Hauteskundeei buruzko webgune berezia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EB Brusela albisteak Arrantza albisteak 2024