Albisteak -

Kanpainaurrea

Quiroga: 'Nazionalismoa Europaren aurkako mehatxua da'

Ildo berean, Carlos Iturgaizek esan du nazionalismo "sezesionista"  Europaren batasuna arriskuan jartzen ari dela. "Prozesu horren abangoardia Katalunian dago eta atzealdea Euskadin", erantsi du.

Arantza Quiroga, Carlos Iturgazi eta Noe Zubla. Argazkia: EFE
Arantza Quiroga, Carlos Iturgazi eta Noe Zubla.
Arantza Quiroga, Carlos Iturgazi eta Noe Zubla. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearen ustez, "nazionalismoa Europaren aurkako mehatxua da", "Europa indartu nahi dutenen artean konfiantza eza zabaldu nahi duelako".

Bilbon egindako agerraldi batean, Europako hauteskundeetan izango diren PPko euskal hautagaiak aurkeztu ditu: Carlos Iturgaiz (17.ena zerrendan) eta Noe Zubla (33.ena zerrendan).

Arantza Quirogaren esanetan, "datozen hauteskundeetan Europaren subiranotasuna eraikitzea egongo da jokoan". "Subiranotasun propioa eraikitzea, berriz, Europaren aurkakoa da", erantsi du.

"Zatiketa eta Euskadi txiki bat, trintxeraduna eta mugekin nahi duten horiengandik urrun dago Europa", adierazi du.

"Euskal nazionalistek ez dute onartu nahi euskal autogobernuak Europan duen babesle nagusia Espainiako Konstituzioa dela; izan ere, Europak Kontzertu Ekonomikoa aintzat hartzen badu, Konstituzioan hala agertzen delako da", azpimarratu du.

Carlos Iturgaizek ere ildo berean hitz egin du. "Nazionalismo sezesionista Europaren Batasunari eraso egiten ari zaio. Prozesu horren abangoardia Katalunian dago eta atzealdea, Euskadin, eta helburu bakarra dute biek: Espainiaren batasuna suntsitzea", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea