Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Maiatzak 25
Erredakzioa
Bestalde, kataluniarren % 47,1ek independentziaren aldeko bozkatuko lukete azaroaren 9ko galdeketan, eta % 19,3k, berriz, kontra.
Artur Mas (CiU) eta Oriol Junqueras (ERC). Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
(CEO) Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak CiU eta ERC alderdien arteko berdinketa iragarri du maiatzaren 25eko Europako Parlamenturako Hauteskundeei begira. Halaber, PSC izango litzateke hirugarren indarra (% 16,9), PP (% 12,1), ICV-EUiA (% 11,3), Ciutadans (% 9,9) eta UPyD (% 2,2) alderdien aurretik.
Bestalde, boto intentzio zuzena kontuan hartuz gero, ERC litzateke alderdi bozkatuena (% 14,4), CiUren (% 11,3) aurretik.
Kataluniaren % 47,1, independentziaren alde
Kataluniaren % 47,1ek independentziaren alde bozkatuko luke azaroaren 9ko galdeketan, eta % 19,3k, berriz, kontra. Bestalde, % 8,6k Katalunia Estatua izatearen aldeko bozkatuko luke, baina estatu independente izatearen kontra. % 9,4k ez du erabaki zer bozkatu eta % 1,8k ez du erantzun nahi izan.
Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroak azaroaren 9ko erreferendumari buruzko galderak gehitu ditu, lehen aldiz, bere inkestan.
2.000 kataluniar inguruk erantzun dituzte Kataluniako Iritzi Ikerketen Zentroaren galderak.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa