Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

21:00

Albisteak

Hauteskunde kanpaina

'Euskal Herriaren ahotsa Bruselan entzutea' babestu du EH Bilduk

Erredakzioa

Helburu horrekin, "herriz herri eta auzoz auzo" lan egiteko deia egin du Josu Juaristi zerrendaburuak.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EH Bilduk Iruñean eman dio hasiera Europako hautekundeetako kanpainari. Bertan, Josu Juaristi zerrendaburuak "herriz herri eta auzoz auzo" lan egiteko deia egin du, "Euskal Herriaren ahotsa Bruselan argi eta garbi entzun dadin".

EH Bildu "Herriek erabaki" koalizioaren baitan aurkeztu da hauteskundeetara, eta ostegun honetako hitzaldian, Juaristi ez ezik, Pernando Barrena eta Amaia Izko Sortuko bozeramaileak, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua eta Eva Aranguren, Peio Martinez de Eulate eta Aritz Romero Iruñeko zinegotziak ere izan dira, besteak beste.

Juaristiren hitzetan, "Rajoyk, Rubalcabak eta Barcinak" ez dute EH Bildu Europara iristea nahi. Horregatik, "Euskal Herriaren ahotsa Bruselan argi eta garbi entzun dadin". "Herrialde honetako independentistak Europako Parlamentura eramango dituen bideari ekin diogu gaur", nabarmendu du.

Ekitaldian Maite Iturre zerrendako hirugarren hautagaiak ere hartu du parte, eta Nafarroan aldaketa politikoa emango dela "aspalditik" dagoela argi eta "geldiezina" dela esan du. "Nafarroan jakin badakigu UPNren aroa amaitzen ari dela", iritzi dio.

Eva Aranguren zinegotzia bide beretik ibili da, eta Europako hauteskundeak nafarrentzat eta iruindarrentzat "bereziak" direla adierazi du. Izan ere, "bultzada paregabea izango dira aldaketarako bidean".

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena