Albisteak -

Hauteskunde-kanpaina

EAJ eta Bilduren 'zatiketaren' aurrean 'batasuna' defendatu du UPyDk

Herritarren parte-hartzea eskatu du Gorka Maneirok alderdiaren Bilboko egoitzan, "jokoan asko dugulako".

Gorka Maneiro UPyDko bozeramailea hauteskunde-kanpainaren hasieran. Argazkia: EFE
Gorka Maneiro UPyDko bozeramailea hauteskunde-kanpainaren hasieran. Argazkia: EFE
Maneirok Europa ''soziala, solidarioa, bidezkoa eta berdinago'' defendatu du

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren eta EH Bilduren "zatiketa, borroka eta mugen" aurrean, Europan "batasun eta integrazio gehiago" beharrezkoa dela defendatu du Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak hauteskunde-kanpainaren hasiera ekitaldian.

Manu Aguirre eta Leixuri Olabarriaga euskal hautagaiekin batera hauteskunde-kanpainaren hasiera ekitaldian parte hartu du Maneirok alderdiaren Bilboko egoitzan.

Herritarren parte-hartzea eskatu du UPyDko buruzagiak, "jokoan asko dugulako". Europako hauteskundeetan "gehiegizko" abstentzioa ematen dela kritikatu du Maneirok.

Herritarrek "aske" erabaki behar dutela defendatu du Maneirok, hauteskunde-kanpainako alderdien mezuak alde batera utzita. "Alderdiek azken urteetan egindako lana" kontuan izan behar dutela erantsi du. Zentzu horretan, "krisi ekonomikotik eta ustelkeriatik ateratzeko" aukerarik "onena" zein den kontuan izateko eskatu die UPyDko bozeramaileak herritarrei.

"Herritarren Europa"

UPyDri babesa emateko eskatu die Maneirok herritarrei, bere alderdiak Europa "sozialagoa, solidarioagoa, bidezkoagoa eta berdinagoa" defendatzen duelako. "Herritarren Europa bat", goraipatu du.

Botoa emateko orduan "mehatxu sorta" bat dagoela ohartarazi du Maneirok, "funtsean populismoak, nazionalismoak eta xenofobia dira, herrialde batzuetan indar handia hartzen ari direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD albisteak