Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Hauteskunde kanpaina
Erredakzioa
UPyDren bozeramaileak esan du krisi eta ustelkeria gehiago nahi dutenek PPri, PSOEri edo EAJri eman diezaiotela botoa.
UPyDren hauteskunde ekitaldia Donostian. EFE
Informazio gehiago (1)
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak PPren, PSOEren eta EAJren aurka egin du, eta "azken urteetan herrialdea suntsitu duten alderdiek" ez dutela "herritarren botoa merezi" salatu du.
Maneiro Donostian izan da, Europako hauteskundeetako kanpaina dela eta egindako ekitaldi batean, Manu Aguirre hautagaiarekin eta Ruben Mugica alderdikidearekin batera. Bertan, legebiltzarkidea "harrituta" agertu da, aipatu alderdiak, hau da, krisiaren "arduradun nagusiak", Europaren eraikuntzaren alde egiten ari baitira.
Euskadiko UPyDko buruak "lotsa" agertu du "alderdi zahar eta tradizional hauek" agertutako promesekin, "krisi egoerara ekarri gaituztelako".
Hori dela eta, azken urteetan alderdiek egindakoa eta krisiaren erantzuleak nortzuk diren kontuan hartzeko deia egin die "herritar guztiei".
"Orain federalismoaz, berdintasunaz, krisitik ateratzeaz eta pobreziaren eta ustelkeriaren aurkako borrokaz hitz egiten ari dira krisiaren eta ustelkeriaren erantzuleak, herritarrei lapurreta egin digutenak", deitoratu du.
Azkenik, Maneirok botoa "ondo pentsatzea" eskatu die herritarrei: "Krisi eta ustelkeria gehiago eta dirua xahutzen jarraitzea nahi dutenek PPri, PSOEri edo EAJri eman diezaietela botoa; baina demokrazia suspertzea, gardentasuna, berdintasuna eta Europa sozialagoa eta bidezkoagoa izatea nahi dutenek UpyDren alde egin behar dute".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa