Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak

19:23

Albisteak

Hauteskunde kanpaina

EH Bildu: 'Erabakitzeko eskubidea onartzen ez duena ez da demokrata'

Erredakzioa

David Fernandez CUPeko kideak babesa agertu dio EH Bildu-BNG koalizioari.

  • Josu Juaristi, EH Bilduk Donostian egindako ekitaldian. Argazkia: @sortuEH

    Josu Juaristi, EH Bilduk Donostian egindako ekitaldian. Argazkia: @sortuEH

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburuak erabakitzeko eskubidea "demokratikoa" dela eta horren aurka daudenak "biluztu" egiten dituela adierazi du.

"Erabakitzeko eskubidea ez da abertzaleon aldarria, demokratona da. Onartzen ez duena ezin da demokrata izan", nabarmendu du Juaristik, Donostian egindako mitin batean. Horrekin batera, David Fernandez eta Xavier Campos CUPeko eta BNGko buruzagiek ere hartu dute parte. Juan Karlos Izagirre alkatea eta Martin Garitano ahaldun nagusia ere bertan izan dira.

Konstituzio Plazan egindako ekitaldian, PP eta PSOE "uneoro" erabakitzeko eskubidearen aurka egiten ari direla salatu du hautagai abertzaleak, baina nazioarteko zuzenbideak eskubide hori "aitortzen eta babesten" duela gogorarazi du.

"Demokrazia kontua da, erabakitzeko eskubidearen aurka daudenak biluztu egiten dituen kontua", berretsi du Juaristik.

Ekitaldia David Fernandezek ireki du. CUPeko buruak "emaitza onenak lortzea" opa dio EH Bildu-BNG koalizioari, Euskal Herria "intsumiso, solidario eta desobedienteak" hitza izan dezan.

Fernandezek Europar Batasun "neoliberal eta antisozialaren" aurka egin du, eta "iruzurra, zorra, desberdintasunak, langabezia eta bazterketa" sustatu izana egotzi dio.

Bestalde, Xavier Camposen hitzetan, EH Bildu-BNG koalizioa "erabakitzeko eskubidea Europara eramateko eta bankuak salbatzen dituen Europa honi ezetz esateko ibilgailu irmoa" izango da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena