Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Tejerinak PP 'ez zigortzea' eskatu die herritarrei

Nekazaritza ministroaren esanetan, PPri "sakrifizioak eskatzea egokitu zaio", baina "Espainiak aurrera egitea lortuko duen bakarra" da.

Isabel Garcia Tejerina, PPk Laguardian egindako ekitaldian. EiTB
Isabel Garcia Tejerina, PPk Laguardian egindako ekitaldian. EiTB
Isabel Garcia Tejerina, PPk Laguardian egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Garcia Tejerina Espainiako Gobernuaren Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen ministroaren esanetan, PP da Europan Espainiaren alde "batailak" egiten dituen alderdi bakarra, "eta ia beti irabazten ditu".

Garcia Tejerina Laguardian (Araba) izan da igande honetan, Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearekin, Carlos Iturgaiz hautagaiarekin eta Alfonso Alonso PPko bozeramailearekin batera, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan.

Ekitaldian, albiste positiboak izateko "sakrifizioak" eskatu beharra dagoela esan du ministroak, eta, horrenbestez, "PP ez zigortzeko" deia egin die herritarrei, "sakrifizioak eskatzea egokitu zaion alderdia" delako. "Are gehiago, PP babestu egin beharra dago, Espainiak aurrera egitea lortuko duen eta herritarren eskubideak defendatuko dituen bakarra delako", erantsi du.

Bestalde, Arantza Quirogak EAJren aurka egin du, eta euskal izaera "monopolizatzea" eta Euskadi "eurena dela pentsatzea" egotzi dio.

Horren ildotik, jeltzaleek Europan ez dutela "erabakitzeko ahalmenik" adierazi du. "Baina PPk, ordea, bai", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra