Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak

19:18

Albisteak

Hauteskunde kanpaina

Gorteak desegitea eskatu du Jaureguik, Konstituzio federala adosteko

Erredakzioa

PSOEren hautagaiak erreforma horretan autodeterminazio eskubidea baztertu egingo luketeela azaldu du.

  • Ramon Jauregui PSOEko hautagaia. EiTB

    Ramon Jauregui PSOEko hautagaia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ramon Jauregui PSOEren Europako hauteskundeetarako zerrendako bigarrenak 2015. urtean Espainiako Gorteak desegitea proposatu du, Konstituzio federala adostu eta testuan autodeterminazio eskubidea baztertzeko.

Bartzelonan egindako ekitaldi batean, Konstituzioaren erreforma 168. artikuluaren bidez egin beharko litzatekeela esan du hautagai sozialistak, eta, ondorioz, testua erreferendum batekin berretsi beharko litzatekeela gogorarazi du.

Erreforma horretan, lurralde eredua aldatu egingo lukete, izaera federala emateko, eta orain jasota ez dauden hainbat eskubide gaineratzeko, hala nola osasuna.

Lurralde ereduari dagokionez, Kataluniarekin subiranotasuna sei arlotan partekatzeko prest agertu da Jauregui: segurtasuna, justizia, toki administrazioa, hizkuntza politika, eskubide historikoak eta finantziazio propioa.

Era berean, Konstituzio berriak autodeterminazio eskubidea ukatu egingo lukeela adierazi du.

Bestalde, Donostian egindako ekitaldi batean, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak sozialisten alde bozkatzeko deia egin du, "Espainiako eta Europako eskuina geldiarazteko".

Buruzagi sozialistak eskuinaren garaipena "arriskutsua" izango litzatekeela nabarmendu du, eta Europan bi eredu daudela ohartarazi du: PPk ordezkatzen duen eskuinarena eta PSOEk ordezkatzen duen sozialistena.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena