Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Euskadiko hezkuntza hirueleduna izatea eskatu du UPyDk

Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak hezkuntzaren eskuduntza Espainiako Gobernuaren esku uztea proposatu du.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak hezkuntzaren eskuduntza Espainiako Gobernuaren esku uztea eskatu du. Izan ere, "zentzugabea da integrazio europarraren alde egotea, eta aldi berean Espainian 17 hezkuntza eredu izatea". Halaber, EAEko hezkuntza hirueleduna izatea babestu du.

UPyDk Bilboko San Pedro plazan egin du astearte honetako ekitaldia, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan. Bertan, Gorka Maneiro eta Manu Aguirre hautagaia izan dira, eta alderdiaren programa ingelesez banatu dute.

Maneiroren hitzetan, bertan hizkuntza eskola ofiziala dagoelako hautatu dute ekitaldia San Pedro plazan egitea. Hori horrela, "mundu globalizatu honetan hizkuntzak jakitea garrantzitsua" dela nabarmendu nahi izan dute.

Legebiltzarkidea hirueletasunaren alde agertu da, eta EAJ, Eusko Jaurlaritza eta "nazionalistak oro har" horren aurka daudela ohartarazi du.

Horren esanetan, "euskara ez ezik, munduko bi hizkuntza garrantzitsuenetakoak ere ezagutu behar dira: gaztelania eta ingelesa".

UPyDko bozeramaileak hezkuntzaren garrantzia goratu nahi izan du, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sektorean "murrizketak egiten dituzten honetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPyD albisteak