Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PP

Iturgaiz: 'EAJk ekonomiari egindako ekarpena Europaren isuna izan da'

EAJren politika "txarren" ondorioz, herritarrek Europak ezarritako isuna "ordaindu" beharko dutela salatu du PPko hautagaiak.

PPren hauteskunde ekitaldia Laurdion. EiTB
PPren hauteskunde ekitaldia Laurdion. EiTB
PPren hauteskunde ekitaldia Laurdion. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz PPren Europako hauteskundeetarako hautagaiaren esanetan, EAJk Europan Euskadiko ekonomiari egin dion "ekarpena" opor fiskalen harira Bruselak jarritako isuna izan da.

PPk hauteskunde ekitaldia egin du Laudion (Araba). Carlos Iturgaiz ez ezik, Nerea Llanos EAEko PPko idazkari nagusia, Laura Garrido bozeramailea, Zoe Nubla hautagaia eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan.

Iturgaizek salatu egin ditu EAJren "kudeaketa" eta Eusko Jaurlaritzaren "enplegu eta ekonomia politika txarrak", eta  horren ondorioz enpresek 90eko hamarkadan jasotako diru-laguntza irregularrak itzuli egin behar izan dituztela gogorarazi du. Are gehiago, orain "herritarrek" Europaren isuna ere "ordaindu" beharko dutela kritikatu du, laguntzok berandu itzultzeagatik.

Bestalde, Laura Garridok "epe laburreko neurriak" eta "baliabide ekonomikorik ez duten planak" albo batera uzteko deia egin dio Jaurlaritzari.

Hori horrela, susperraldi ekonomikoaren lidergoa hartzea eta "herritarren kezkekin zerikusirik ez duten arazo irrealekin ez tematzea" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari .

Azkenik, Zoe Nublak konpromisoa agertu du gazteen arteko enpleguarekin eta ekintzaileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra