Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PP

Herrialde 'liliputarrak' ahulak direla ohartarazi du Margallok

Estatuak zatitzea enpresa multinazionalen "ametsa" dela adierazi du Atzerri ministroak.

Jose Manuel Garcia Margallo, PPk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Jose Manuel Garcia Margallo, PPk Donostian egindako ekitaldian. EiTB
Jose Manuel Garcia Margallo, PPk Donostian egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Gobernuaren Atzeri ministroak Europar Batasunetik kanpo herrialde "liliputarrak" ahulak direla eta estatuak zatitzea multinazional handien "ametsa" dela ohartarazi du, euren erabakiak gobernuei inposatu ahal izateko.

Margallo Donostian izan da ostegun honetan, PPk Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan egindako ekitaldi batean. Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea, Borja Semper buruzagi gipuzkoarra eta Zoe Nubla hautagaia ere izan dira bertan.

Atzerri ministroak zehaztu duenez, munduko 150 ekonomia handienen artean, 87 enpresa multinazionalak dira, eta 63 baino ez dira estatuak. Horrenbestez, prozesu independentistek "atzera egitea" ekartzen dutela iritzi dio.

Adibide gisa, krisiak "herrialde txikienak" hondoratu dituela eta Irlandako, Islandiako eta Zipreko finantzak suntsitu dituela aipatu du. Izan ere, "finantza erakundeen balioa Altxorrak duenaren araberakoa da".

Bestalde, Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak PPn konfiantza izateko deia egin die 90eko hamarkadan popularren alde botoa eman zuten 200.000 pertsonei, Europan "eragin handiena" duena baita.

"Euskal herritarren interesak EAJk baino hobeto defendatzen dakigula erakutsiko dugu", esan du Quirogak. Horren ildotik, jeltzaleen eragina "Muskizen" bukatzen dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea