Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Partido X: 'M-15 mugimendua hauteskundeetara eramateko ordua da'

Alderdi honen zerrendaburua Herve Falciani informatikaria da, eta suminduen "oinordea" dela dio.

Partido X alderdiaren ekitaldi bat, Donostian. EiTB
Partido X alderdiaren ekitaldi bat, Donostian. EiTB
Partido X alderdiaren ekitaldi bat, Donostian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011. urteko maiatzaren 15ean "suminduen" mugimendua hasi zen Espainian, Madrilgo Puerta del Solen protesta jendetsua abiatuta. Hiru urteren ostean, mugimendu hori "hauteskundeetara" eramateko unea dela aldarrikatu du Partido X alderdiak, eta protesta horien oinordeko gisa aurkeztu da maiatzaren 25eko bozetara.

"Duela hiru urte herritarrok hasi genuena amaitzeko ordua da. M-15 mugimendua hauteskundeetara eraman beharra dago", adierazi du Partido X alderdiak, agiri batean. Horien Europako hauteskundeetarako zerrendaburua Herve Falciani da, hau da, 2006. urtean HSBC bankuari iruzurra egin duten milaka pertsonaren datuak ostu zizkion informatikaria.

Agirian, euren sorburua maiatzaren 15ko protestetan dagoela nabarmendu du alderdiak.

"Partido X herritar sareko sustatzaile asko M-15eko manifestazioaren prestaketan edo plazetako lan batzordeetan egon ginen. Rodrigo Rato eta Bankiako 33 buruak akusatuen eserlekura eraman zituen herri salaketa abiatu genuenok ere bagara", azaldu dute.

Alderdiaren esanetan, M-15eko protestak norabide aldaketa ekarri zuen parte-hartzean, eta, harrezkero, herritarrek argi utzi izan dute "politika hainbat hamarkadaz boterea euren artean banatzen izan diren alderdi tradizionalen monopolioa ez dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea