Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
hauteskunde kanpaina: PSE
Erredakzioa
Buruzagi sozialistak aldarrikatu nahi izan du ez dela "gauza bera" PSOEren edo PPren alde bozkatzea.
Iñaki Arriola PSE-EEko buruzagia. EFE
Informazio gehiago (1)
Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak argitu nahi izan du Europako hauteskundeetan ez dela "gauza bera" PSOEren edo PPren alde bozkatzea, eta eskuinak partze-hartzea baino gehiago, "abstentzioa" nahiago duela ohartarazi du.
Sozialistek hauteskunde ekitaldia egin dute Donostian, Altza auzoan. Bertan, arrosak banatu dituzte, eta "bozkatzera joan edo ez joan berdin dela pentsatzea akatsa" dela ohartarazi dute.
Buruzagi sozialistaren esanetan, "botoak oso boteretsuak dira, indar demokratiko handia dute, eta ziur naiz hautestontziak boto sozialistekin betetzeak Europako politikaren norabidea aldatzea ahalbidetuko duela".
"Argi eta garbi esan behar da ez dela gauza bera bozkatzea edo ez bozkatzea", berretsi du. Izan ere, botoek Europan "pisua" dutela aldarrikatu du.
Hori horrela, buruzagi sozialistak "mobilizazio berezia" eskatu du maiatzaren 25erako.
"Botoa emanez, eta sozialisten alde eginez, garapena, elkartasun politikak eta Ongizate Estatua indartu egingo dituzue", esan du.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa