Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PP

Montoro: 'PPren alde bozkatzea ekonomiaren susperraldia babestea da'

Sozialistek gobernatzen dutenean herrialdea "porrotera" eramaten dutela salatu du Ogasun ministroak.

Cristobal Montoro, PPk Bilbon egindako ekitaldian. EiTB
Cristobal Montoro, PPk Bilbon egindako ekitaldian. EiTB
Cristobal Montoro, PPk Bilbon egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Espainiako Gobernuaren Ogasun ministroak PPren alde bozkatzea "ekonomiaren susperraldia babestea" dela adierazi du. Gainera, sozialistek gobernatzen dutenean herrialdea "porrotera" eramaten dutela salatu du.

PPk ekitaldia egin du larunbat honetan Bilbon, Europako hauteskundeetarako kanpainaren baitan, eta bertan Montoro, Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea eta Carlos Iturgaiz hautagaia izan dira.

Hitzaldian, PPren Gobernua "berriz ere Espainiako ekonomia krisitik ateratzen" ari dela esan du Montorok.

Horren esanetan, Euskadik susperraldiari egin dio ekarpena "esportatzeko ahalmena" da, eta, ondorioz, Euskadik "bat egingo du" hazkundearekin.

Halaber, EAEko Kontzertu Ekonomikoaren alde egin du, eta horren berrikuntza lortzeko PPren Gobernuak egindako lana goratu du.

Arantza Quiroga ere Kontzertuaren alde agertu da, eta itun hori errealitatea bada, "PPren gobernuek Europan egindako defentsaren ondorioz" dela azpimarratu du.

Bestalde, Carlos Iturgaizek adierazi duenez, Euskadi eta Katalunia "Espainiaren parte" izanda "ez dira inoiz Europatik kanpo egongo". Horren haritik, nazionalisten politikek "haustura" ekarriko dutela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra