Itxi

Albisteak

Albisteak

Albisteak

Hauteskunde kanpaina

Homosexualen eskubideekin konpromisoa agertu du Ezker Anitzak

Erredakzioa

Koalizio ezkertiarrak LGTBI komunitatearen eskubideak erregulatzea eskatu dio Europar Batasunari

  • Ezker Anitza-Iratzarri eta Las Fellini, Bilbon. Argazkia: Ezker Anitza-Iratzarri

    Ezker Anitza-Iratzarri eta Las Fellini, Bilbon. Argazkia: Ezker Anitza-Iratzarri

Ezker Anitza-Iratzarrik txosten bat sinatu du, pertsona homosexualen, transexualen eta intersexualen eskubideekin konpromisoa agertzeko.

Koalizio ezkertiarrak ekitaldia egin du Bilbon larunbat honetan, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Europako hauteskundeetarako kanpainaren barruan. Ekitaldian, Iñigo Martinez eta Leire Martinez hautagaiak eta Las Fellini talde bilbotarra izan dira.

Iñigo Martinezek ekitaldian adierazi duenez, Europar Batasunak LGTBI komunitatearen eskubideak arautu egin beharko lituzke, estatu kide guztietan berdintasun eta babes berme berdinak egoteko.

Europar Batasunaren barruan LGTBI komunitatearen eskubideak errespetatzen dituzten zein baztertzen dituzten herrialdeak daudela gogorarazi du. "Europar Batasunak Estatu guztietako pertsona guztiek eskubide berberak izatea bermatu behar du", gaineratu du.

Bestalde, ezkerrak homosexualen, transexualen eta intersexualen eskubideekin konpromisoa duela azaldu du Leire Martinezek, eta Europar Batasunean komunitate horri eragiten dioten erabaki ugari hartzen direla esan du.

Hori horrela, hautagai ezkertiarrak Lunacek txostena jarri du adibide, Europako Parlamentuak homofobiaren aurka borroka egiteko 2013. urtean onartutako bide orria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena