Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: UPyD

Maneiro: 'Alderdi ustelak etxera bidali beharra dago'

UPyD alderdi "garbia eta gardena" dela eta "demokrazia suspertu" nahi duela aldarrikatu du legebiltzarkideak.

Gorka Maneiro, UPyDk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB
Gorka Maneiro, UPyDk Gasteizen egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak bere alderdiaren aldeko botoa eskatu du, "etxera bidaltzeko" herrialdea "porrotera" eraman duten alderdi "ustelak" eta Europara alderdi "nazionalista egoistak" heltzea galarazteko.

UPyDk ekitaldia egin du igandean Gasteizen, eta, bertan, Manu Aguirre Europako hauteskundeetarako hautagaia ere izan da.

Hitzaldian, UPyD alderdi "garbia eta gardena" dela eta "demokrazia suspertzea eta politika herritarrei hurbiltzea" nahi duela azaldu du Maneirok.

Halaber, PP eta PSOE UPyDk emaitza "bikaina" lor dezakeen "beldur" direla gaineratu du. "Jakin badakite gauzak aldatzeko eta krisi egoerara eraman gaituzten alderdi ustelak etxera bidaltzeko gaudela hemen", nabarmendu du.

Bestalde, Manu Aguirre hautagairen esanetan, UPyD alderdi txikia da, baina "ausarta, garbia eta ustelkeriarik gabekoa". Gainera, Europa federalaren aldekoak direla eta Europar Batasunak industrializazio berdea eta jasangarria sustatzea nahi dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea