Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

C's-en ustez, Maragall 'betidanik' da nazionalista, eta PSC ere bada

Bestalde, ERCren ustean "ulergarria eta normala da" Maragall bere anaiaren ekitaldi batean izatea, jasotako kritikak gorabehera.

Pasquall Maragall ERCren mitinean. Argazkia: Efe
Pasquall Maragall ERCren mitinean.
Txaloak Maragalli, ERCren mitin nagusian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Nart EBko hauteskundeetarako Ciutadans (C's) alderdiaren zerrendaburuak "logiko"tzat jo du Pasqual Maragall Generalitateko presidente ohi eta PSCko buru ohiak ERCren mitin batean parte hartu izana, bera eta Ernest Maragall anaia "betidanik" direlako nazionalistak, "PSCren moduan". Ernest Maragall ERCren bigarrena da hauteskundeetarako zerrendan.

"Pasqual Maragallena eta Ernest anaiarena ez da okerra, logikoa da, beti izan dira hori", adierazi du Onda Ceron egindako elkarrizketa batean. Horren esanetan, "PSC nazionalista da funtsean, eta definizioz nazionalista den goi-burgesia kataluniarraren eliteak agintzen du bertan, eta PSOE hondamendira daramate".

Horren harira, Nartek esan du bere alderdia dela "alternatiba, nazionalismoak zapalduta desagertzen ari den PSOEren aurrean", eta "Katalunian sinesgarritasun minimoa ez duen PPren aurrean".

PSCren ustean "normala" da

Josep Maria Terricabras ERCko hautagaiak Pasqual Maragall presidente ohia ekitaldi politiko batean egon izana defendatu du eta, bere ustean, "ezjakintasunak eta zenbait pertsonaren eta talderen kontrako obsesioak" bultzatuta jaso dituzte kritikak.

"Pasqualek esan zuen bere anaiaren -Ernest- ekitaldian izan nahi zuela. Ulergarria eta normala da. Norbaitek gaiztotu eta zitaldu nahi badu, euren arazoa da", esan du hedabideen aurrean ekitaldi baten ostean.

PSCren erreakzioaz galdetuta (ez du polemikan sartu nahi izan), Terricabrasek esan du normala dela, Maragall presidente ordeak "errepestu osoa merezi baitu, bere jarrera oso duina izan delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea