Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PP

EH Bilduk boto galiziarrekin eserlekua lortzea deitoratu du Feijook

Koalizio abertzalea BNG galiziarrarekin aurkeztu delako egin ditu aiderazpenok Galiziako Gobernuko presidenteak.

PPren ekitaldia Getxon. EiTB
PPren ekitaldia Getxon. EiTB
PPren ekitaldia Getxon. EiTB

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Gobernuko presidenteak PPren alde bozkatzeko deia egin du, EH Bilduk "boto galiziarrekin" eserlekua lortzea galarazteko. Izan ere, koalizio abertzalea BNG galiziarrarekin batera aurkeztu da Europako hauteskundeetara.

Horren esanetan, PPk "argi eta garbi" irabazita, Espainiak politikak aldatuko ez dituen mezua igorriko dio Europari.

PPk hauteskunde ekitaldia egin du Getxon (Bizkaia), eta, bertan, Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea ere izan da.

"Kataluniako, Galiziako edota Euskadiko independentistek irabaziko balute, ezin izango genuke Europako hauteskundeetan parte hartu, Europak bota egingo gintuelako", ohartarazi du.

Arantza Quirogak PPren aldeko botoa eskatu die Euskadin bizi diren eta "euskal herritar, galiziar eta espainiar" sentitzen diren "milaka galiziarrei".

"Nazionalismoak bere buruari baino ez dio begiratzen, eta ez da gai mundu globalizatu honetako errealitatea ulertzeko", deitoratu du.

Bestalde, Miguel Arias Cañete PPko zerrendaburuak Malagan (Andaluzia) egindako ekitaldi batean adierazi duenez, sozialistek "porrot handia" merezi dute igandean, eta Espainia "hondoratu" zutenak "ez saritzea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra