Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: EAJ

Urkulluk hauteslekuetan 'EAJren euskal eredua' babesteko deia egin du

Lehendakariak Europa "berriz fundatzea" eskatu du, "herriena" izan dadin.

EAJren ekitaldia Eibarren. EiTB
EAJren ekitaldia Eibarren. EiTB
EAJren ekitaldia Eibarren. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Europako hauteskundeetan "EAJren euskal eredua" babesteko deia egin du, "Euskadi gehiago eta beste Europa bat" eraikitzea helburu.

EAJk ekitaldia egin du Eibarren, eta, bertan, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Izaskun Bilbao hautagaia ere izan dira.

Ekitaldian, Urkulluk Europa "berriz fundatzea" eskatu du, "herriena" izan dadin.

Halaber, "beste Europa bat" posible den mezua indartzearen alde egin du, "behar dugun Europar Batasuna" eraikitzeko.

Izaskun Bilbaok gogorarazi duenez, EAJk 116 konpromiso aurkeztu ditu 16 arlotan, hala nola industrian eta enpleguan, kasu. "Axola zaizuen kontuekin lanean ari gara", berretsi du.

Horren esanetan, PPk eta PSOEk ez dute EAJ Europan ikusi nahi, jeltzaleak "alternatiba" direlako.

Bestalde, hamar pertsona EAJren alde bozkatzeko konbentzitzea eskatu dio Andoni Ortuzarrek afiliatu bakoitzari, "hauteslekuak betetzeko".

Gainera, jeltzaleen "arerioek" ezin izan diotela EAJri "gol bat sartu" txalotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba