Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak
Albisteak
Europako hauteskundeak
Leire Etxazarra | eitb.com
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Ahal Dugu alderdiko liderrak esan du beste alderdiekin eta gizarte mugimenduekin elkarlanean aritzeko asmoa dutela, "hondamendira garamatzatenekin amaitzeko".
Pablo Iglesias, Ahal Dugu alderdiko liderra. Efe.
Albisteak (2)
audioak (2)
Informazio gehiago (1)
Pablo Iglesias Ahal Dugu alderdiko liderrak iragarri egin du bere formazioak ez duela "lekuko hutsa" izateko inolako asmorik, "Gobernua aldatzeko helburuarekin" jaiotako alderdia delako. Ahal Duguk ezustea eman du Europako hauteskundeetan, milioi bat boto baino gehiago eta bost ordezkari lortuta.
Iglesiasek emaitzek sortutako zoramena alde batera utzi eta lasaitasuna eskatu du: "Momentuz, ez dugu helburua bete, kastako alderdiak ez ditugu gainditu".
"PSOEk argi utzi du kastako alderdia dela; bere agintariak enpresa handietako administrazio kontseiluetan esertzen dira, Merkeli babesa ematen ari dira Alemanian eta Frantzian murrizketak egiten ari dira. Nire ustez, PSOEk bere buruari egin dio kalte, eta sozialista zintzoak iruzurraz ohartu dira dagoeneko".
Ahal Dugu alderdiaren hurrengo helburuaz galdetuta, Iglesiasek esan du "gehiengo politiko berria" eraiki nahi dutela, aurretik dagoen "gehiengo sozialari ahotsa emateko", gaur egun "kasta ustel baten agintepean gaudela ohartu garelako".
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa